Gainbalio zerga jaitsi eta ibilgailu eta zaborrena igoko dira Lazkaon
Lazkaoko Udalbatzak urriaren 2ko osoko bilkuran onartu zuen 2019ko udal zergen eta tasen araudia. Udalak bi zerga kobratzen ditu zuzenean (trakzio mekanikoko ibilgailuena eta hirilurren balio gehikuntzarena), eta beste 18 tasa ditu finkatuta, udal esku...
Zergen atalean, gainbalioena jaitsi egingo da datorren urtean. Hiri lurren karga tasa 10etik 8ra jaitsiko du udalak.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga, aldiz, igotzea erabaki dute. KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen igoera aplikatuko zaio zerga horri, urtarrilaren 1etik aurrera. KPIa 2,2 puntu haziko da.
Zaborren tasa %5 igoko da
Tasen atalean ere irizpide orokorra KPIren hazkuntza bera ezartzea izango da, ordenantza fiskalean. Salbuespena, zabor bilketaren tasak izango du, azken urteetan ohikoa bihurtu dena. %5 haziko zaie zerga hori Lazkaoko etxebizitzei, komertzioei eta industriei. «Zabor bilketa zerbitzuak dituen kostuen eta sarreren arteko desorekak sortzen duen defizita murrizteko helburuarekin aplikatuko da igoera hori», azaldu du udalak.
2019rako, zaborren tasarekin jasotzea espero den sarrerekin, zerbitzuaren kostuaren %93 estaliko dela aurreikusi dute.
Helegite epean dago orain.













