Udazkeneko auzolana astebete atzeratu dute Itsason
Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta, azaroaren 3an egingo dute
Itsason udazkeneko auzolana egingo dute azaroaren 3an. Datorren larunbatean egingo zutela iragarrita zegoen arren, eguraldi txarraren iragarpena dela eta, astebetez atzeratzea erabaki dute.
Dagoeneko zehaztu dituzte egin beharreko lanak, materiala eta arduradunak. Orain parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Hain zuzen, hilaren 20ra bitartean eman daiteke 943 47 77 90 telefonora deituta edo udala@itsaso.eus helbidera idatzita. Bide batez, antolatzaileek eskertuko lukete parte hartzaileek auzolanaren ondoren ostatuan iznago den afarira geratuko diren edo ez zehaztea.
Auzolanak honakoak izango dira:
- Itsaso-Alegia-Itsaso herri-bide zaharrak hesola eta zeramika logoekin markatu.
- Ibilbideetan eta leku esanguratsuetan informazio panelak kokatu.
- Hesiak zuzendu Epelde, Alegiko Madura eta Atinzabal parean.
- Euskaraldirako pankartak eta txapak diseinatu eta margotu.
- Itsusturri eta Okinarri artean bidea garbitu eta zuhaitz adarrak kendu.
- Itsasoko eta Alegiako lorategiak txukundu.