Urretxuko Udala Nekolaldeko espaloia berritzen ari da
Urretxuko Udalak Nekolalde kaleko espaloiak berritu behar ditu, irristakorrak izateari utzi diezaioten. Aurrekontua 18.000 eurokoa da. Lanak atzo hasi ziren. Lehenengo ezkerreko aldea berrituko dute. Zati hau berritzeko aste eta
Urretxuko Udalak Nekolalde kaleko espaloiak berritu behar ditu, irristakorrak izateari utzi diezaioten. Aurrekontua 18.000 eurokoa da.
Lanak atzo hasi ziren. Lehenengo ezkerreko aldea berrituko dute. Zati hau berritzeko aste eta erdi beharko dutela uste dute. Ondoren, eskuineko aldea berrituko dute. «Zolak aldatzea erabaki dugu, jende asko erori baita. Herriko gainontzeko tokietan jartzen ari garen zolak bezalakoak jarriko ditugu. Izan ere, horiek dira gutxien irristatzen dutenak», aipatu du Igor Zubillaga zinegotziak.
Udalak Iparragirre plazako farolak ere aldatu behar ditu. Horretan ere atzo hasi ziren. «Iparragirre plazako farolek oso argi gutxi ematen dute. Led teknologia dutenak jarriko ditugu. Aurrekontua 12.000 eurokoa da», azaldu du.
Horretaz guztiaz gain, atzo Kalerrotako errepidean konponketa lanak egin zituzten. 08:00etatik 14:00etara, bidea itxita egon zen. 16:00etan irekitzea aurreikusi zuten, baina lanak espero baino lehenago bukatu zituzten.
Bestalde, laster Goldenetik Isabeleko zubi ondora doan espaloia berrituko dute. Eta urtea amaitu aurretik Kalerrota eta Labeaga kaleak lotuko dituen igogailuko obrak hasiko dira. Igogailu hau lizeoaren eta etxe-orratzaren artean egongo da.