Korrikalarien festan, 445 goierritar
Behobia-Donostia lasterketan Lazkaon bizi den Maite Arraizak lehenengo emakumezko gipuzkoarraren txapela jantzi du. Lehenengo goierritarra Aritz Egea izan da

Aritz Egea (erdian) eta Alexander Oiarbide (bere atzean) izan dira lehen goierritarrak gizonezkoetan // Oarsoaldeko Hitza
445
korrikalari goierritar: Behobiako irteera puntutik 433 goierritar korrikalari abiatu ziren korrika eta 423 iritsi ziren Donostiako Boulevardeko helmugara. Zortzi gaztek ere hartu zuten parte gazteen lasterketan. Patinekin lau lagunek egin zuten ibilbidea. Desgaitasuna. Oineko desgaitasuna izanagatik, Imanol Elorza Arkauz zumarragarrak 20 kilometroko lastarketa egin zuen. Laugarrena izan zen.Aurreneko goierritarrak:
Gizonezkoak 1. Aritz Egea ………………… 1:06:08 2. Alexander Oiarbide …… 1:06:16 3. Angel Vazquez ………….. 1:10:37 Emakumezkoak 1. Maite Arraiza ……………. 1:18:39 2. Maddalen Cano ………… 1:32:16 3. Ainara Gonzalez ……….. 1:33:20
Behobia Gaztean zortzi goierritar lehiatu dira
Behobia-Donostia eta Behobia Txikiaren tarteko Behobia Gaztea lasterketa jokatu zen igandean. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek 4,4 kilometro egin zituzten Herrerako biribilgunetik Boulevarderaino, 09:45ean hasita. 204 korrikalarik hartu zuten parte, tartean zortzi goierritarrek: 2002-2003 urteetan jaiotakoetan, Ordiziako Aitor Altuna 12.a izan zen (0:16:58), Iker Gonzalez 57.a (0:23:04) eta Zaldibiako Graxi Elosegi 9.a (0:20:11). 2004an jaiotakoetan, berriz, Gaintzako Josu Garmendia 29.a (0:21:46) eta Ordiziako Inge Razkin 7.a (0:22:30) izan ziren. Juniorretan, Jon?Zeberio lazkaotarrak irabazi zuen (0:15:57) eta Maider Lorrente (0:20:07) eta Lorea Rajado (0:21:07) herrikideek eta Legorretako Alex Arrizabalagak ( 0:22:20)ere parte hartu zuten.