Ampo Sariko buruz buruko lau terdiko finalak gaur, Idiazabalen
Ampo Sariko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan Idiazabalen eta Tolosan. Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketako buruz buruzko lau terdiko finalak gaur arratsaldean jokatuko dituzte Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 20:00etatik aurrera.
Kadeteen mailako finala Jurgi Telleria (Tolosa) eta Xuhar Iparragirrek (Behar zana) jokatuko dute. Jubenilen lehenengo mailan, Tolosako Enaitz Landa eta Ekain Olanok. Eta amaitzeko, nagusien lehenengo mailako finala Julen Armaolea (Lapke) eta Ibon Ibarraren (Eibar) artekoa izango da.
Jaialdia zuzenean ikusteko aukera izango da Gipuzkoa pilota emankizunak Youtube-ko kanalean. Txapelketa bereko beste final batzuk ere izango dira ikusgai, Alegin eta Hernanin jokatuko diren emakumeen gomazko paleta banaka bost terdiko norgehiagokak, hain zuzen.













