Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

'Mendi bete diru' erakusketa ikusgai Ordizian, Mendizale Beteranoen eskutik

Ordizia
Kultura

Munduko herrialde desberdinetako bankuko billeteak ikus daitezke D'elikatuz zentroan dagoen erakusketa aretoan. Azaroaren 27ra arte egongo da ikusteko aukera

2018/11/15
A. Vierbücher
Mendi_bete_diru Mendia gaia ardatz hartuta, munduko bankuko billeteen bilduma dago ikusgai Ordiziako D’Elikatuz zentroko beheko aretoetan. Erakusketa, Emmoak (Euskal Mendizaletasunaren Museoak) egindakoa da eta Mendi bete diru du izenburua, baina Goierriko Mendizale Beteranoen elkarteko kideak izan dira, honakoa Ordiziara ekartzeko ardura izan dutenak. Erakusketa datorren azaroaren 27ra arte egongo da ikusgai. Munduko hainbat herrialdetako bankuko billeteak dira ikus daitezkeenak. Bakoitzean, dagokion herrialdeko mendi esanguratsu bat agertzen da. Guztiak, zirkulazioan egon diren billetak dira. Emmoak urte asko behar izan ditu guztiak biltzeko. Donostiako Club Vasco de Camping elkartean ikusi zuten mendizale beteranoek erakusketa hau eta «Goierrira ekartzea interesagarria izan zitekeela pentsatuta, Emmoako kide den Antxon Iturrizarekin harremanetan jarri eta haren bidez» lortu dute erakusketa ekartzea. Gainera, Iturrizak berak bisita gidatua egingo du datorren azaroaren 26an, 18:00etatik aurrera. Hamargarren urteurrena Erakusketa interesgarria izateaz gain, badago beste arrazoi bat honakoa Goierrira ekartzeko. Izan ere, aurten, Goierriko Mendizale Beteranoen Elkarteak hamargarren urteurrena du. Urteurrenaren harira, urte osorako ekintza bereziak antolatu dituzte. Maiatzean aurkeztu zuten ekintza egitaraua eta horrekin batera taldeko beteranoenari, Joxe Imaz ordiziarrari, omenalditxoa egin zioten. Gainera, Euskal Herriko Mendizale Beteranoen Topaketa, Goierriko Bira edo taldeko kideentzat Errioxako Ezcaray aldera txangoa antolatu dituzte, besteak beste. Erakusketa ere, arrazoi hori medio antolatu dute. Urtea borobiltzeko, Ordiziako Mendi astean ere parte hartuko dute, ikus-entzunezko batekin eta azkenik, urte amaiera aldera, bazkaria egingo dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut