Bost herrien arteko ibilbideko bazkarian izena emateko azken egunak
Irailaren 13a da izena emateko azken eguna. Ibilaldia, aurtengoa 11.ena, irailaren 19an egingo dute Aizkorpe bailarako bizilagunek elkarrekin.
Bost herrien arteko X. Ibilaldiaren iazko irudia. Jon Esnaola Irailaren 19an egingo dute Aizkorpe bailarako bost herriek urteroko ibilaldia, aurten Segurako mendi elkarteak antolatuta. Elkartetik aurreratu dutenez, “Segura inguruko txoko ez hain ezagunak” erakusteko helburuarekin antolatu dute aurtengo ibilbidea. Bailarako mendizaleen arteko hartu-emanak sendotzeko baliagarria da ekimena eta Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteetako eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteetako kideek hartzen dute parte.
Behin ibilaldia burututa elkarrekin bazkalduko dute Seguran. Bazkarira joan nahi duenak irailaren 13ra arteko epea du izena emateko. 660 791 623 telefonora deitu daiteke horretarako. Bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da.













