Iguaran eta Pagola gonbidatuta, bertso afaria bihar Lazkaon
LAZKAO // Maizpide euskaltegian bertso-afaria izango da, bihar 20:00etan. Oihana Iguaran eta Eli Pagola bertsolariak ariko dira, Eresti Oiarbidek gaiak jarrita. Edonorentzat irekia da, baina izena eman behar da aurretik (Gerriko liburu dendan eta Maizp...
LAZKAO // Maizpide euskaltegian bertso-afaria izango da, bihar 20:00etan. Oihana Iguaran eta Eli Pagola bertsolariak ariko dira, Eresti Oiarbidek gaiak jarrita. Edonorentzat irekia da, baina izena eman behar da aurretik (Gerriko liburu dendan eta Maizpiden; edo 660 029 251 zenbakira Whatsapp mezua bidalita). Azaroaren 25eko egitarauaren barruan txertatu dute bertsolarien saioa.