Abenduaren 28, 29 eta 31n egongo dira parrokiako arkupeetan; urtarrilaren 4 eta 5ean ere bai
Iazko salmenta solidarioa
Ikatza argazkilari elkarteko kideek argazki salmenta solidarioari segida emango diote egunotan. Parrokiako arkupeetan jarriko dira bihar, etzi eta igandean 09:00etatik 14:00etara; urtarrilaren 4an eta 5ean ere bertan izango dira. Aurten argazkiak markoetan sartuta eskainiko dituzte, hori dela eta, prezioa igo egin da pixka bat. Biltzen duten dirua Gizarte Zentroan utzi eta maileguan hartu ahalko den eskailerak igotzeko beldarra erosteko izango da.