Zumarragako bandak Donostiako Orfeoiarekin joko du otsailaren 2an
Zumarragako bandak 150. urteurrena ospatuko du 2019an. Urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua urtarrilean aurkeztuko dute, baina dagoeneko bi ekitaldiren berri jakin da: otsailaren 2an Donostiako Orfeoiarekin joko dute eta irailean Antioko
Zumarragako bandak 150. urteurrena ospatuko du 2019an. Urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua urtarrilean aurkeztuko dute, baina dagoeneko bi ekitaldiren berri jakin da: otsailaren 2an Donostiako Orfeoiarekin joko dute eta irailean Antioko zikloan. Azken kontzertu honetan, Jacob de Haan holandarrak zuzenduko du Zumarragako musika banda. Zuzendari hau Europako banda zuzendari ospetsuenetako bat da eta iraileko kontzertuan bere konposizioak joko dituzte.
Horra hor igandeko kontzertuan aurkeztu zuten bideoa.