Bikoteka aritu dira elkarren aurka Ezkioko Pilota Eskolako jokalariak
Ezkioko Pilota Eskolak pilota jaialdia antolatu du: 10:00etan hasi da, eta eguerdian eman diote amaiera. Eskola zabaldu zutenetik gaur arte lortu dituzten emaitzak erakustea izan da jaialdiaren helburua. Ezkioko Pilota Eskola urrian martxan jarri zuten arren, erakustaldi polita eman dute. 5 eta 14 urte bitarteko haurrak aritu dira pilotan duten abilezia erakusten.
Jaialdiari hasiera eskolako gazteenek eman diete 10:00etan, eta 11:00etan lekukoa zaharrenek hartu dute. Zaharrenak bikoteka aritu dira elkarren aurka. Amaieran Ezkioko Pilota Goxua Txapelketako garaileek beste bikote baten aurka jokatu dute partida.