Olatz Odriozolak eta Javier Ruiz de Larrinagak irabazi dute Ormaiztegiko XLVIII. ziklo-kros proba

  Olatz Odriozola eta Javier Ruiz de Larrinaga izan dira garaileak Ormaiztegiko XLVIII. ziklo-kros proban. 2018-2019 denboraldiko azken ziklo-kros proba izateaz gain, Javier Ruiz de Larrinagaren azken lasterketa ere izan da: ziklo-kros probak betirako utziko ditu. 10:00etan hasi dira lasterketak, eta 14:00etan amaitu dituzte proba guztiak. Gorka eta Ion Izagirre anaiak herrian aritu dira lehian Astana taldearen elastiko berriarekin, baina erori egin dira eta lasterketa utzi behar izan dute. Ormaiztegiko XLVIII. ziklo-kros probako garaileak: Elite eta 23 urtez azpiko gizonezkoak:
  1. Javier Ruiz de Larrigana (1:02:26) – Elite mailakoa
  2. Kevin Suarez (1:03:11) – Elite mailakoa
  3. Xabier Murias (1:03:33) – 23 urtez azpikoa
Elite eta 23 urtez azpiko emakumeak:
  1. Olatz Odriozola (54:32) – Elite mailakoa
  2. Luisa Ibarrola (55:35) – 23 urtez azpikoa
  3. Paula Suarez (57:19) – 23 urtez azpikoa
Junior gizonezkoak:
  1. Miguel Sanchez (45:34)
  2. Ibai Ruiz de Arcaute (45:54)
  3. Julio Perez (46:01)
Junior emakumeak:
  1. Anne De Pablo (45:00)
  2. Elena Barcenilla (47:47)
Kadete gizonezkoak:
  1. Alain Suarez (31:42)
  2. Diego Ruiz de Arcaute (32:12)
  3. Aimar Erostarbe (32:25)
Kadete emakumeak:
  1. Ainara Albert (37:40)
  2. Maria Modenes (39:14)
  3. Lur Zufiria (39:17)
Master 30:
  1. Jon Urteaga (38:46)
  2. Gaizka Pujana (40:14)
  3. Andoni Media (40:38)
Master 40:
  1. Juan Jose Romero (38:51)
  2. Manuel Quintanilla (38:55)
  3. Jose Luis Iñorbe (40:46)
Master 50-60:
  1. Xabier Mendiaraz (40:39) – Master 50
  2. Aitor Zabaleta (42:29) – Master 50
  3. Imanol Ugarte (43:02) – Master 50
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa