Kontzertu berezia eman zuten atzo Goierriko abesbatzek Ormaiztegin
‘Kontzertua lagun artean’ eman zuten atzo iluntzean Ormaiztegiko San Andres elizan: Vivaldiren Gloria eta Saint Saëns-en Oratorio de Nöel abestiak entzun zituzten bertan bildu zirenek. Kontzertua 19:30ean hasi zen. Ormaiztegiko Urmaiz, Lazkaoko Kantaka eta Beasaingo Loinaz abesbatzak, Ezkioko eta Itsasoko abesbatzarekin, Abarako Koru Sinfonikoarekin eta Orfeon Mirandesekin batera aritu ziren.
Abesbatzek bakarlarien eta musikarien laguntza izan zuten euren abestiak interpretatzeko. Bakarlarien artean zeuden Ainhoa Lopez de Munain sopranoa, Garazi Alvarez mezzosopranoa, Uxue Ezeiza altua, David de Oliveira tenorea eta Jon Imanol Etxabe baritonoa.