Juan Iraolak eta Aitor Makazagak jantzi dute Argi Berriko txapela

Mus Txapelketa Azkarraren 42. edizioan, 53 herritatik etorritako 136 bikotek parte hartu dute aurten. Irabazleek 2.000 euroko saria jaso dute.

Mus Txapelketa Azkarreko irabazleak eta finalistak, Iñigo Huesa Argi Berri elkarteko ordezkariarekin // Argi Berri

Ordiziako Argi Berri elkartean 42. Mus Txapelketa Azkarra jokatu dute asteburuan. Azken urteetako ediziorik jendetsuena izan da, gainera; 53 herritatik etorritako 136 bikotek parte hartu dute. Juan Iraola eta Aitor Makazaga Zizurkil eta Usurbilgo bikoteak irabazi ditu txapela eta 2.000 euroko sari nagusia. Xabi Goikoetxea eta Uxer Mozo amezketarrak izan dituzte aurkari finalean. Haientzako izan da 1.000 euroko bigarren saria.

Sailkapen nagusia:

  • 1. Juan Iraola – Aitor Makazaga (Zizurkil-Usurbil) ……. 2.000 e
  • 2. Xabi Goikoetxea – Uxer Mozo (Amezketa) …………….. 1.000 e
  • 3. Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) ……………   500 e
  • 4. Igor Aranguren – Xabat Lasa (Azpeitia) ………………….   250 e
  • 5. Julen Meabe – Xabat Bilbatua (Izpazter-Berriatua) …   Arkumea eta 2 txuleta
  • 6. Joxue Madariaga – Jexux Urteaga (Ordizia) ……………   Arkumea eta 2 txuleta
  • 7. Eugenio Bono – Alejandro Galarza (Altsasu) ……………   Lau afari
  • 8. Mikel Agirre – Xabier Urbizu (Tolosa) …………………….   Bi afari

Herriko lehen bikotea:

  • Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) ………………. Bi afari

Elkarteko lehen bikotea:

  • Bittor Puertas – Erramun Arandia (Ordizia) ………………. Bi afari

Lehen emakumea:

  • Jone Iruretagoiena – Joakin Otegi (Zarautz) ………………. Lurrundegiko lote bat

Zozketa (zenbaki sarituak):

  • Arkumeak (5): 3426, 2233, 3776, 4669, 1525.
  • Antxumeak (5): 1786, 0572, 5878, 3221, 0083.

 

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa