Bederatzi herrialde Olaberrian
Herrialdeen Eguna ospatu dute hemeretzigarrenez Olaberrian. Asturias, Sahara-Mauritania, Galizia, Maroko… bederatzi herrialdetako jakiak eta produktuak dastatzeko aukera izan dute Olaberriako frontoia bisitatu dutenek. 13:00etan hasi dira ospakizunekin: musikaren eta edariaren laguntzaz giro ederra sortu da bisitarien artean.
Herrialdeen eguna Olaberriako Kulturaldiaren barruan antolatu dute lehenengo aldiz. Lehen kultur astea zena luzatu egin dute, eta martxo hasieratik apirileko azkeneko egunetara arte ospakizunik ez da faltako.