Korrikalarien festa Beasainen
Gema Hernandez eta Hossain Kaanache izan dira 14 kilometroko lasterketako garaileak. Lasterketa mistoa, bestalde, Adrian Pajaresek eta Maite Arraizak irabazi dute.
IX. Herri Lasterketa egin dute Beasainen. Gema Hernandezek eta Hossain Kaanachek irabazi dute bakarkako lasterketa. Lasterketa mistoa, bestalde, Adrian Pajaresek eta Maite Arraizak irabazi dute. Aurten, lehenengo aldiz egin dute lasterketa bi modutan: bakarka eta bikoteka. Bakarkakoan parte hartu duten korrikalariek 14 kilometroko itzulia egin dute; lasterketa mistoko bikoteek, aldiz, 7 kilometro egin dituzte.
10:30ean hasi dira haurren lasterketak. Helduen bakarkako lasterketa, aldiz, 11:00etan hasi da. Lasterketa mistoa, azkenik, bakarkakoa baino minutu batzuk beranduago hasi dute. Udaberri giroan eta kirol pixka bat eginez eman diote beasaindarrek hasiera martxoari.
Sailkapenak: 14 kilometroko lasterketa
Emakumeak:
1. Gema Hernandez Andoain – 0:59:19
2. Maite Salazar Badiola – 1:00:16
3. Elena Calvillo Arteaga – 1:01:00
Gizonezkoak:
1. Hossain Kaanache Amghiraf – 0:46:46
2. Jon Aizpuru Larrañaga – 0:49:00
3. Mikel Albeniz Carlos – 0:49:14
Sailkapenak: 7 kilometroko lasterketa mistoa
1. Adrian Pajares Dominguez eta Maite Arraiza Aramendia – 0:26:38
2. Josu Urrestarazu Garcia eta Irati Larrañaga Matxain – 0:27:52
3. Lourdes Colomo Artola eta Jose Luis Arrate Goikoetxea – 0:28:02