Legazpiko inauteriei amaiera emateko dantza
Sustraia dantza taldeak Zuberoako Maskarada irudikatu du Legazpiko inauterietako azkeneko egunean. 11:00etan bildu dira konpartsako kideak Laubiden, eta 12:00etan abiatu dira San Inaziora. San Inaziotik Juanastegira joan dira, eta handik Bikuña plazara. Plazaola kalean eman diote amaiera ikuskizunari, Kukue parean.
Sustraia dantza taldekoen ekitaldiaren ostean, bazkaria egin dute Gizarte Zentroan. Bertatik irtengo dira 17:30ean, eta Legazpiko kaleetan barrena ibilbidea egingo dute berriz. 19:00etan emango diete agurra Legazpiko inauteriei Lintxen agurrarekin batera Euskal Herria plazan.