Maide Garmendiak Eskolarteko bertso saioa du gaur Orion
ZALDIBIA // Gipuzkoako 39. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko du Maide Garmendia zaldibiarrak, gaur. Bat-bateko sailean eta helduen mailan ariko da 17 urteko gaztea, azken aurreko finalaurrekoan. Orioko Aldapa elkartean izango da saioa, gaur gauean. Bertso-afari formatuan egingo dute. Sei bertsolarik kantatuko dute, eta Lasturko apirilaren 5eko finalera sailkatzea izango da sari bat.













