Zientzia Astearen barruan 3D inpresora montatuko dute gaur
IDIAZABAL // Zientzia Astea egiten ari dira Idiazabalen eta horren barruan, gaur, 3D inpresora bat montatuko dute. Asmoa da piezak montatzea eta programatzea, hiru dimentsiotako inprimagailua lortzeko. Gerora, udal liburutegian geratuko da erabilgarri. 11 urtetik gorako herritarrentzat izango da saioa. Udaletxean izango da 17:00etatik 19:30era. Goierri Eskolak antolatutakoa da.












