Izadi Zaleak elkarteak prestatu du aurtengo kanpaldia
Ekainaren 20tik 23ra artean izango da, Palentziako Cillamayor herrian (Espainia). Mendi irteerez eta bestelako ekintzez beteriko egunak izango dira. Izena emateko epea irekita dago.
Legazpiko Izadi Zaleak elkarteak aurten ere prestatu du kanpaldia. Ekainaren 20tik 23ra bitartean egingo dute, Palentziako Cillamayor herrian (Espainia). Pandemia geroztik hainbat edizio bertan behera geratu eta gero, iaz berreskuratu zuen jarduera hau mendi elkarteak, eta izan zuen harrera onaren ondotik, aurten ere egingo dute, toki berean gainera. Izena emateko epea irekita dago.
Larunbatean irten eta hurrengo asteartean itzuliko dira legazpiarrak Palentziatik. Egun horietan zehar, besteak beste, Pico Murcia, Tejeda de Tosandre eta Valdecebollas ezagutuko dituzte, Gaztelako kanalean barkuan ibiliko dira, Aguilar de Campooko hondartzara joango dira eta Cueva de los Franceses deituriko leizea bisitatuko dituzte. Gainera, lagunarteko gaubelez gozatzeko aukera ere izango dute joaten diren haurrek, gaztetxoek eta helduek, eta ginkana, mozorro festa eta karaokea ere sartuta dute egitarauan dituzte. Mendi irteerak adinaren araberakoak izango dira.
Izena emateko epea irekita dago. Elkartean bertan eman daiteke izena, astearteetan eta ostegunetan 18:30etik 19:30era, edo 943 73 11 68 telefono zenbakira deitua. Haurrek 75 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek 100 euro.
Informazio gehiago Izadi Zaleak elkartearen webgunean dago. Izena emateko aukera ere badago bertan.
Hona hemen iazko kanpaldiko argazki batzuk:













