Korosti Trail mendi lasterketetarako izen-ematea irekita dago
Proba motzerako ez dago plazarik, eta itxaron zerrenda ireki dute. Lasterketa luzean ez da toki asko geratzen. Urriaren 18an izango dira aurten.
Korosti eta inguruko mendietan egingo dira lasterketak, urriaren 18an. Legazpiko Korosti Trail mendi lasterketen hirugarren ediziorako izen-ematea astelehenean ireki zuten, eta dagoeneko bete dira proba motzerako plaza guztiak. 13 kilometroko proba honetarako itxaron zerrenda ireki dute. Baina 23 kilometroko lasterketarako badaude oraindik plazak. Bietarako kronoak.com webgunean eman behar da izena.
Aurtengo Korosti Trail urriaren 18an egingo da, Korosti mendian eta inguruetan.













