Dantza, tailaketa eta zunba saioak jarri dituzte Olaberrian
OLABERRIA // Hiru ikastaro ipini ditu Olaberriko Udalak. San Joanei begira, euskal dantza ikastaroa egin ahalko da, ostiraletan, apirilaren 5ean hasita, 18:30ean. Izena 4rako eman behar da. Egur tailaketa apirilaren 29tik aurrera da, 30 orduz, astelehenetan (18:30-21:00). Izena 17ra arte. Zunba-fitness, berriz, astearte eta ostiraletan, 09:30ean, eta astearte eta ostegunetan 19:15ean, ordubeterako.













