Jon Tena hirugarren Espainiako MTB ultramaratoi txapelketan
Txirrindulari urretxuarrak brontzezko domina lortu du 127 kilometroko luzeera eta 3.000 metroko desnibela duen proba gogorrean.
Jon Tena urretxuarrak brontzezko domina lortu du Espainiako MTB ultramaratoian. Proba larunbatean izan zen, Calamochan (Teruel). Ibilbideak 127 kilometroko luzera eta 3.000 metroko desnibela zuen. Urretxuarrak 5 hordu eta 20 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko.