Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Apirilean liburuei ahotsa jartzen

Legazpi
Kultura

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Legazpiko Udal Liburutegiak ekintza ugari antolatu ditu liburuak 'ospatzeko'.

2019/04/03
Miriam Luki

Liburuak idazten eta zabaltzen direla ospatzeko hilabetea da apirila. Zenbakiek gutxi irakurtzen dela diote, are gutxiago euskaraz. Alabaina, irakurlerik gabe ezin itxi da liburuaren zirkulua eta irakurleak ugaritzeko ere balio dute liburuen nazioarteko egunok. Atzo Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen eta hilaren 23an izango da Liburuaren Eguna. Finean, irakurlearen peskizan liburuei ahotsa ipintzeko ekintzak antolatu ohi dira.

Ospakizun xumeak izaten dira. Ahotsez ahots eta ahots goran egiten diren irakurketa jarraituak, idazleekin solasaldiak, ipuin kontaketak… Aurtengoan Legazpiko Udal Liburutegiak egitarau bereziki zabala antolatu du. Solasaldiak, ipuin kontaketak eta liburutegi publikoa bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatuak prestatu ditu.

Iaz, liburutegiaren 50. urteurrenaren harira, euskarazko irakurle taldea martxan jarri zuen eta gaztelaniazkoa ekarri zuen Gizarte Zentrotik. Biak ala biak hilean behin elkartzen dira. Beste irakurle talde bat ere badago, irakurketa errazaren kluba. Irakurtzeko zailtasunak edota hizkuntzarekin oraindik konpontzen ez direnei zuzendutako kluba da, non egokitutako elebe- rriak irakurtzen dituzten gidari batek lagunduta. Orain James Barrie-ren (Ingalaterra 1860-1937) Peter Pan irakurtzen ari dira. Astelehenetan elkartzen dira liburutegian, 11:15ean.

Adin guztiei zuzenduta

Herenegun bestelako ekintzak abiarazi zituen liburutegiak. Liburuei ahotsa jarri asmoz, idazleekin solasaldiak antolatu ditu. Lehenengoa Uxue Alberdik egin zuen batxilergoko ikasleekin; Jenisjoplin (Susa, 2017) eleberria hartu zuen hizpide. Atzo DBHko ikasleekin hitz egin zuen Ramon Olasagastik, Sasiolako errotaria (Erein, 2018) nobelaz. Etzi, ostiralarekin, haur txikiei tokia egin diete egitarauan eta Lur Kortak ipuin kontaketa egingo du liburutegian, 18:00etan; kontaketa 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa da.

Hurrengo astean, apirilaren 9an, asteartean euskarazko irakurketa kluba elkartuko da. Iban Zalduaren Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018) ipuin bilduma hartuko dute hizpide. Bilera, ohi bezala, 18:30ean izango da liburutegian. Klub guztietako irakurleek irakurtzekoak dituzten liburuak eskura izatea bermatzen du liburutegiak.

Liburuei ahotsa jartzeaz gain, liburutegia ezagutzeko aukera emango dute. Ateak ireki eta Legazpiko ikasleek liburutegi publikoa ezagutuko dute apirilaren 15ean eta 16an.

Azken txanpan sartuta, Ane Odriozola legazpiarrak El secreto de Gibola (Circulo Rojo, 2018) buruzko saio irekia egingo du gaztelaniaz; eleberriaren aleak norberak eskuratu beharko ditu. Maiatzerako utzi dute Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (Susa, 2018) azken eleberriari buruzko solasaldia. Cano izango da bertan, maiatzaren 14an. Liburutegian eskura daude nobelaren aleak.

Liburuak eta ahotsak txirikordatzen ari dira apirilarekin irakurleak ugaldu daitezen, irakurlerik gabe liburua ez da, eta libururik gabe ezjakinagoa da gizakia.

Bien bitartean, ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’

Topaguneak antolatuta,’ Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmora batu da Legazpiko Udal Liburutegia. Maiatzaren 31ra arte euskarazko liburuak mailegatu eta, behin irakurrita, liburuak erosteko deskontu txartela (%35) jasoko du irakurleak. Gainera, 30 euroko txekea zozkatzen dute euskarazko liburuak erosteko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut