Lazkaoko EAJk botoa postaz emateko laguntza emango du
LAZKAO // Apirileko eta maiatzeko hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi dutenei laguntza emango die EAJ alderdiak. Batzokiko jatetxearen alboan lokala egokitu dute jendearentzat. Herenegun ireki zuten, eta hauteskundeak pasa arte egongo dira, astelehenetik ostiralera (11:00-13:00). Programarako ekarpenak eman litezke.













