Legazpiko Lekanazpi elkarteak irudi berria du

Elkartearen logoa Santikutz jaietako danborradan aterako diren kideek jantzian eramango dute

Irudi berria

Legazpiko Lekanazpin elkartearen irudi berriaren aurkezpena egin berri dute. Aurkezpenean parte hartu zuten bazkideek aho batez eman zioten oniritzia irudi berriari. Irudiak arrano beltza du ezkerrean eta haren eskuineko hegalaren gainetik mendien silueta eta hori koloreko tarte bat dago elkartearen izenaren gainean.

Mattin Legazpiko diseinatzailearekin harremanetan jarri ziren Lekanazpikoak eta hark gidatu du lantaldea.

Irudi berria barne zein kanpo komunikazioetarako erabiliko dute, « irudia erabiltzea, zabaltzea eta zaintzea izango da aurrerantzean izango dugun egitekoa; alegia, irudia ikustearekin bat jende guztiak elkartea identifika dezan lortzea». Santikutz jaietako danborradan Lekanazpiko taldearen jantzietan eramango dute elkartearen logo berria.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa