Kirol ikastaroetan izena emateko deia egin du udalak
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak kirol ikastaroetan izena emateko deia egin du, oraindik plaza libreak dauden arloetarako. Apirilaren 8ko 12:00ak baino lehen apuntatu behar da, udalaren webgunean dagoen inprimakia beteta. Plazak, 12:30ean egingo den zozketan banatuko dituzte, eta udaletxeko iragarki taulan jarriko dituzte ikusgai. Ordainketa, berriz, (45 euro) hilaren 10a baino lehen egin beharko da.












