Olaberrian gaur hasiko da dantza ikastaroa, jaietarako
OLABERRIA // San Joan festetan plaza-dantzak egin ahal izateko, euskal dantzen ikastaroa antolatu dute Olaberrian. Gaur hasiko da, 18:30ean. Jaiak bitartean ostiralero segiko dute, Ane Etxezarreta, Mara Narro eta Malen Mujika erakusle direla. Haurrek (8tik beherakoek nagusi batekin) eta helduek egin dezakete.













