Loinazpe ikastetxean ‘Ondo jan dezagun’ proiektuan murgilduta
Gaur, azokan izan dira garaian garaiko produktuak ezagutzen.
Beasaingo Loinazpe ikastetxeko DBH 2ko ikasleak Ondo jan dezagun proiektua lantzen ari dira aste honetan, jateko ohitura osasungarriak, garaian garaiko produktuak eta azoka ardatz hartuta. EHNE sindikatukoen hitzaldia izan zuten atzo eta gaur azokara joan ziren ikasleak. Bihar errezetak idazteko lanketa egingo dute eta bihar, errezeta idatzi eta egin. Ostiralean, azkenik, taloak egiten ikasteko tailerra egingo dute.
Gai horiek guztiek landu ondoren, eta proiektuari amaiera emateko, errezeta digitalak egingo dituzte euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.