Mendi irteera hezitzailea egin du Aizkorri elkarteak
Eva Aiestaran eta Aitor Montes biologoak izan dituzte gida lanetan, Otsaurte-Beunde-Txurruko Punta ibilbidean.
Aizkorri mendizale elkarteak antolatuta eta eskola kirolaren egutegi barruan, Otsaurte-Beunde-Txurruko Punta ibilaldia egin zuten igandean. Baina igandeko ibilaldia berezia izan zen: bi biologo izan dira gida lanetan, inguruko natura interpretatzen laguntzeko. Izan ere, Aizkorri elkartearen ustez, “mendizaletasunak kirol izaeraz gain, ingurumena ezagutzeko aukera paregabea ematen du”. Honela, Eva Aiestaran Galemyseko ingurumen hezitzailearekin eta Aitor Montes Naturtzaindia Kontserbazio Biologiaren Elkarteko teknikariarekin burutu zuten hegaztiak behatzeko ibilaldia.