EH Bilduk ekitaldia egingo du bihar Ormaiztegin
ORMAIZTEGI // EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkezteko ekitaldia egingo du bihar Ormaiztegin. Asier Etxarri Eskisabel zerrendaburu eta alkategaiak parte hartuko du, eta harekin batera, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile izandakoak ere parte hartuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da, plazan.













