Korrikaren herrietako batzordeek egitarau betea osatu dute gaurtik hasi eta larunbatera bitartean. Korrika txikiak egingo dituzte herririk gehienetan, baita korrikaren ondorengo gosariak eta bestelako kultur ekitaldiak ere.

Arama, Altzaga, Itsasondo
· Apirilak 12. Korrika txikia Aramatik Itsasondora (17:30). Ondoren, txokolatea, jolasak Irrizblai taldearekin eta pintxopotea batukadadarekin.
· Apirilak 13. Korrikaren ondoren (06:22an Itsasondon), txokolatea Bizi Nahi elkartean.
Ataun
· Apirilak 12. Korrika txikia eskolan (14:30). Korrika Jaia, Gregorion frontoian: Badator Korrika (19:00); talo afaria (20:00); argazki erakusketa; lekukoaren zozketa.
· Apirilak 13. Korrika (07:58), Lazkaotik Olaberriarako bidean.
Beasain
· Gaur, apirilak 11. Peto banaketa eta argazkia kilometroa erosi dutenekin, Zubimuzu plazan.
· Apirilak 12. Korrika txikia (10:30); erraldoi eta buruhandien Ekaitz konpartsa eta Ezpelur dultzaineroak (17:30); Klika koreografia plazan (18:30); taloak eta musika Zubimuzun (19:00).
· Apirilak 13. Korrika (07:08). Jarraian, gosari herrikoia plazan.
Ezkio
· Gaur, apirilak 11. Korrika txikia herri eskolan (15:15).
· Apirilak 13. Elkarretaratzea Anduagako pikotan (09:15); Korrika (09:30-10:15). Ondoren, salda, txorizoa eta haragi egosia Anduaga elkartean.
Gabiria
· Apirilak 12. Korrika txikia eskolakoek (12:00).
· Apirilak 13. Korrika Altzibarren (09:30); pintxo lehiaketa Ostatu aurrean (11:00); gero, herriko bertsolarien saioa leihotik leihora.
Gaintza
· Apirilak 13. Korrika (06:10) gaintzarrek erositako kilometroan.
Idiazabal
· Apirilak 12. Korrika txikia (arratsaldean); helduen dantza ekitaldia plazan (19:00).
· Apirilak 13. Korrika (08:33).
Itsaso
· Apirilak 13. Korrika (9:30). Gero gosaria Alegiako Zelai Ondon.
Lazkao
· Apirilak 12. Korrika txikia (15:00); taloak plazan (18:00); txaranga herrian zehar (19:30).
· Apirilak 13. Korrika (07:45); ondoren, txokolatea eta Korrika kantari; Lazkaoko erraldoien aurkezpena plazan (11:00).
Legazpi
· Gaur, apirilak 11. Korrika txikia (15:00) eta Korrikaren material salmenta, herriko bertsolariek girotuta (19:00).
· Apirilak 12. Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filmaren emanaldia, Latxartegin (19:00).
· Apirilak 13. Korrika (10:50); triki poteoa gaztetxetik hasita (12:00); herri bazkaria plazan (bakoitzak berea; 14:30); bazkalondo musikatua (16:00). Elektrotxufla (18:00). Lekanazpiko zezen-suzkoa (21:00).
Legorreta
· Apirilak 12. Korrika txikia plazan (17:00).
· Apirilak 13. Berotze ariketak plazan (05:15); Korrika (05:57); eta txokolate jana (06:30).
Mutiloa
· Apirilak 13. Juntadizoa plazan (08:30) Zeraingo mugara joateko; Korrika (08:55). Ondoren txokolatada Txerrigorri elkartean.
Olaberria
· Apirilak 12. Korrika txikia (12:00); pintxo-poteoa trikitilariekin Zezilionetik Arrietara (19:00).
· Apirilak 13. Korrika (08:04). Ondoren gosaria Arkupe elkartean.
Ordizia
· Apirilak 12. Korrika txikia (10:00), plazan amaitzeko.
· Apirilak 13. Korrika (06:42).
Ormaiztegi
· Apirilak 13. Korrika (09:21). Ondoren, hamaiketakoa.
Segura
· Apirilak 12. Korrika txikia (15:30); ondoren, lipduba eta txokolate jana. Patata tortilla txapelketa (18:00); buruhandiak (19:00); sari banaketa eta pintxo jatea (19:30).
· Apirilak 13. Peto banaketa plazan (07:45); Korrika (08:42). Ondoren: txokolate jana, parkour tailerra, slakcline sokan ibiltzeko ikastaroa, mural margoketa beheko eskoletan. Gazteleku berriaren eta erabilera anitzeko gelaren irekiera jaia (19:00): bideo emanaldia, Iker Franciscoren emanaldia eta mokadutxoa.
Urretxu-Zumarraga
· Apirilak 13. Korrika sarrera herrian (10:25); hamaiketakoa Areizaga-Kalebarren plazan (11:00); Txan magoa Areizaga-Kalebarren plazan eta poteo girotua (12:00); herri bazkaria Gernikako Arbola plazan (14:30); bazkaloste musikatua (16:00).
Zaldibia
· Apirilak 12. Korrikako kamiseten margoketa tailerra (16:00); Esku harriak, Oteizaren (h)aria, ikuskizuna (19:00); pintxo poteoa (19:45-21:15); afaria Zubi-Buru elkartean 2Zio taldearekin (21:30-23:30).
· Apirilak 13. Plazan juntadizoa Ordiziara joateko (05:45); txokolatea Gaztelu eta Zubi-Buru elkarteetan (07:30).
Zegama
· Apirilak 12. Korrika txikia (11:50) eskolatik; buruhandiak txistulariekin (18:00); Klikapoteoa Jo Motel txarangarekin (20:00).
· Apirilak 13. Korrika Seguratik Zerainera (08:48); argazkia plazan eta hamaiketakoa (11:00).
Zerain
· Apirilak 12. Mosaikoa Ostatu aurrean (19:00).
· Apirilak 13. Korrika (08:55). Gero, txokolatea hartzea Liztormendi elkartean.