Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Maita dezagun ondo tokikoa

Goierri
Euskara

Maita dezagun ondo lelopean ezkutuko kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko urratsa eman eta HITZAkideak egiteko helburu sendoarekin.

Goierriko kultur eta gizarte arloko eragile ugarik babesa eman diote Goierriko Hitzaren lantealdeari, Hitzakide kanpainarekin bat eginda.
2019/04/11
Goierriko Hitza

Argi genion ikus-entzunezkoan: asko maitatu baino, maita dezagun ondo. Dagoeneko egileoi aurpegi jarri diezaiokezue; gu guztiok baikaude ikus-entzunezkoaren atzean: Irutxuloko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Lea-Artibai, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitza, Urola-Kostako Hitza eta Goierriko Hitza.

Ondo maitatzearen aldeko aldarria egiten genuen, bai. Asko maitatzea, izatekotan, kuantitatiboki izan daiteke aberatsa. Miren Amurizak honela zioen Berria-n 2016ko azaroan: “Maitatzea gradu bat da bere horretan; maite duzu edo ez. Ala inor maitatu daiteke gutxi? Beraz kontua ez da zenbat, baizik zelan.”

Ohartzen gara askok eta askok, asko maite gaituzuela: gure aldeko aldarria egiten duzue 160 karakteretan, estimatzen duzue festen kontakizuna argazkitan egitea, gustuko duzue kalean gurutzatzen duzuen bizilagunaren iritzia gure orrietara ekartzea, parte zareten elkartearen berri ematea, herriko kontuen berri izatea… maitatuak sentitzen gara. Datuek hori diote: bataz beste 5.000 bisitaldi dituzte eguneko gure webguneek.

“Ondo maitatzeko modurik zintzoena Hitzakide egitea da, gure aterpean ostatu hartzea”

Baina asko maitatzetik ondo maitatzerako urratsa ez duzue maite gaituzuen guztiok egiten. Amurizak argi zion: “Ondo maitatzea zaintzea da, ez itotzea; onartzea, ez aldaraztea, ez idealizatzea; bestearekin kritikoa izatea da, ez epaitzea; hobetu dezan motibatzea, ez eskasa dela sentiaraztea…” Bada, eman urratsa eta zaindu gaitzazue.

Maita gaitzazue ondo, egin HITZAkide!

Ondo maitatzeko modurik zintzoena HITZAkide egitea da, gure aterpean ostatu hartzea. Guk, ordainetan, tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik kontatzeko konpromisoari heldu eta bertako edukia hainbat euskarritan emango dizuegu: paperean, izan egunkarian edota aldizkarian; eta internet bidez, webgunean eta sare sozialetan argitaratuta. Bertako informazioa modu gertukoan jaso nahi baduzu, eman urratsa eta egin zaitez HITZAkide.

Horretarako hiru bide daude eta horietatik bi, norbanako erabiltzaileei zuzenduta daude. HITZAkide figurak Interneteko kontsumitzaileak hartzen ditu kontuan:

  • HITZAkidea: 50 euro urtean ordainduta, prentsa eskaintza osoa PDFan eskuratu eta albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu, azala zure neurrira jarri ahal izango duzu, HITZAkide txartela izango duzu (zozketetan parte hartzeko eta deskontuak lortzeko) eta, nola ez, proiektua indartzen lagunduko duzu.


Baina Internetez ez ezik, papereko irakurlearentzako ere badago eskaintza:

  • HITZAkide harpideduna: Papereko prentsa eskaintza osoa etxean jasoko duzu eta gure webgunean PDF formatuan, albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu, azala zure neurrira jarri ahal izango duzu, HITZAkide txartela izango duzu –zozketak eta deskontuak-, eta nola ez, proiektua indartzen lagunduko duzu.

Bi aukera horiez gain, herriko merkatari eta ostalariei begirako eskaintza ere badu HITZAkidek:

  • HITZAkide iragarlea: Prentsa eskaintza osoa etxean jasoko duzu eta gure webgunean PDF formatuan eskuratu ahal izango duzu, publizitaterako tratu bereziak egingo ditugu, albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu, HITZAkide txartela izango duzu eta proiektua indartzen lagunduko duzu.


Bertako produktuen zozketaren irabazleak:

Horrez gain, aipatu, ‘Maita dezagun ondo’ kanpainan zehar hiru zozketa izan ditugula martxan maitadezagunondo.eus webgunean. Bertako produktuak jarri ditugu zozketan eta sari horien irabazleak ondorengoak izan dira:

  • Lehenengo saria: Avelina Mauleon, Etxarri Aranatz (Zuberoan otordua, Orduña Spa eta Iztueta otarra)
  • Bigarren saria: Nerea Urdangarin, Orio (Gandariasen otordua, Areatza Spa eta Lakari saskia)
  • Hirugarren saria: Haizea Bernedo, Ondarroa (Mahala saskia)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut