Errumaniatik Goierriko turismoa ezagutzera
ORDIZIA // Errumaniako Turismo Ministeritzako ordezkaritza bat etorri da Goierrira. Eusko Jaurlaritzan harrera egin ondoren, Goierriko antolakuntza turistikoa ezagutu nahi dute eta horregatik Goitur-en funtzionamendua ezagutuko dute hurrengo egunetan. Harrera ofiziala egin eta D’elikatuz zentrora egin zuten bisita.













