Ihurre auzoan festak ospatuko dituzte datorren astean
Maiatzaren lehenarekin batera, Olaberriko Ihurre auzoko bizilagunek auzo-festak antolatu dituzte. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte, asteartean eta asteazkenean.
Astearte iluntzean, 19:30ean jaurtiko dute txupina. Buruhandiak irtengo dira, eta trikitilariekin txikiteoa egingo dute. Parrillan erretako haragia izango da afalteko (21:00), eta Patxi DJak alaituko du gaua, ondoren.
Asteazkenean, mahai-tenis txapelketa eta haur jolasekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Meza ere izango da, ordu berean. Arkume kalderete lehiaketa egingo dute, 14:00etan. Izena iganderako eman behar da, Tabernan; baita paella jaterako ere.
Kike Biguriren saioa
Herri bazkarian paella jana egingo dute (14:30). Kike Bigurik umorezko bakarrizketa egingo du (16:30). Musa, bingoa, haurrentzat Kalean otso, etxean uso ikuskizuna eta toka izango dira.













