Olaberri auzoko festak ospatuko dituzte Zegaman
ZEGAMA // Olaberri auzoko festa ospatuko dute larunbatean eta egitarau bete-betea izango dute. Jo Motel txarangak girotuko du goiza. 11:00etan txirrindularitza proba jokatuko dute, eta 12:00etan suziriaren jaurtiketa eta toka txapelketa. Auzo bazkaria ere egingo dute eta ondoren, ume jolasak, herri kirolak, erromeria eta kontzertuak, iluntzean.













