Ossau-Iraty gazta izango dute hizpide gaur Idiazabalen
IDIAZABAL // Euskal Gaztaren Azoka egingo dute Idiazabalen hurrengo egunetan eta horren harira, hitzaldia antolatu dute gaurko. Ossau-Iraty sormarkaren ibilbidea izango dute hizpide eta horretarako Jean Paul Duhalde izango da hizlaria, ELB sindakatuko kidea. Udaletxeko areto nagusian izango da hitzordua, 12:00etan.












