Ander de Luisek eta Sandra Corriolsek irabazi dute Izazpiko igoera
Sandra Corriols eta Ander de Luis izan dira aurtengo Izazpiko igoerako garaileak. Aurten ere irabazleak ez du lortu 1982an Juan Mari Garinek ezarritako marka ontzea.
Sandra Corriolsek eta Ander de Luisek irabazi dute Izazpiko igoera. 11:30ean irten dira korrikalariak Ezkioko plazatik, eta irabazleak ia 35 minutu behar izan ditu helmuga zeharkatzeko. Haien ostean haurren txanda izan da: herrian barrena itzuli txiki bat egin dute.
Joxe Antonio Aranzadik eta Joxe Aierbek egin zuten lehenengoz apustua 1978an, eta bertan dauka jatorria egungo lasterketak. Ia 40 urtean inork ez du ondu Juan Mari Garinek 1982an ezarritako marka: 31 minutu eta 26 segundoan egin zuen lasterketa.
Gizonezkoen sailkapena:
1. Ander de Luis Cabezon 0:34:57
2. Ibai Etxeberria Eizagirre 0:36:09
3. Carlos Antonio Jimenez Lozano 0:36:40
Emakumezkoen sailkapena:
1. Sanda Corriols Iglesias 0:47:20
2. Lourdes Basterretxea Kerexeta 0:47:55
3. Leire Urretabizkaia Eraso 0:59:46