Herri kirol erakustaldia, Lazkaomendiko festak amaitzeko
Lazkaoko festak amaitu ostean, Lazkaomendiko jaiak ere iritsi dira bukaerara. Festa eta giro onak definitu dituen asteburuari amaiera emateko, ekitaldiz beteriko igandea antolatu dute. 8:30ean abiatu da ibilaldi neurtua Lazkaotik, eta mendizaleak Lazkaomendira iristean haur jolasak egin dituzte. Dantzariak ere bertan aritu dira 13:00etan trikitilariek lekukoa hartu duten arte. Horretaz gain, meza egin dute 12:00etan.
Arratsaldean ere festa giroa izan dute: 17:30ean hasi da herri kirol erakustaldia. Iker Vicente eta Ugaitz Mugertza, Aitzol Atutxa eta Iñaki Azurmendi aizkolarien aurka aritu dira. Inaxio Perurena eta Karmele Gisasola, bestalde, harri jasotzen aritu dira. Gisasola txingudearekin ere ibili da. Irati Astonda, azkenik, aizkoran eta txingekin aritu da. Erakustaldiaren ostean, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze bertsolariek eman diote amaiera festari.