Jesus Aranburuk irabazi du Idiazabalgo Gazta Txapelketa Herrikoia
Jesus Aranburuk lortu du garaipena Idiazabalgo Gazta Txapelketa Herrikoian. Bigarren postuan gelditu da Elgoibarko Mausitxa, eta hirugarrenean, azkenik, Idiazabalgo Goiburu.
Jesus Aranburuk irabazi du Idiazabalgo Gazta Txapelketa Herrikoia. Euskal Gaztaren Azoka antolatu dute gaur Idiazabalen, eta lehiaketa bera izan da eguneko ekitaldirik bereziena. Azokaren helburua, bestalde, lehen sektorea balioan jartzea izan da. Horregatik, hainbat postu jarri dituzte Idiazabalen. Gazta saltzeaz gain, beste artisau produktu batzuk ere eskuragarri izan dituzte bisitariek: hala nola, eztia, jantziak eta gozoak.
Gazta Txapelketako sariak banatu aurretik, Aritzeder baserriko Pedro Katarain eta Maritxu Azaldegiri omenaldia egin diete. Urte askoan aritu dira lanean gaztaren munduan, eta hori eskertzeko saria eman diete. Katarainek, “Aupa gazta eta aupa Idiazabal” ohiukatuz hartu du saria.
Gazta Txapelketa Herrikoiko sailkapena:
- Jesus Aranburu, Idiazabal
- Mausitxa gaztandegia, Elgoibar
- Goiburu gaztandegia, Idiazabal
- Albi gaztandegia, Arruazu (Nafarroa)
- Iruri gaztandegia, Legutio (Araba)