Gazteen Aurresku Txapelketa berrituta iritsiko da Legazpira
Gazte Mailako I. Aurresku Txapelketa Nagusiaren kanporaketetako bat Legazpin jokatuko dute, larunbat arratsaldean.
Gipuzkoako dantza txapelketaren jardunaldiren bat Legazpin egin da urtero, Legazpiko Sustraiak dantza taldekoek antolaketa lanetan parte hartzen dutenez. Aurten ere hala izango da. Datorren larunbatean, berrikuntza garrantzitsuekin datorren Gazte Mailako I. Aurresku Txapelketa Nagusiaren D saileko dantzariak Legazpiko Azokan lehiatuko dira, 16:30etik aurrera.
Aurretik nesken liga bat eta mutilen beste bat egiten bazen ere, orain genero banaketarik gabeko txapelketa bateratua egiten ari dira. Dantzarien alderdi pedagogikoa indartu nahi dute eta adituek bakoitzaren pausoak hobetzeko txostenak egingo dituzte, hori ere berrikuntza da.
18 dantzari arituko dira, tartean, Irantzu Perez legazpiarra.