Anjel Arrospide omendu dute Euskadiko Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finalean
Txapelketa Iker Vicente nafarrak irabazi du
Atzo (igandea) Euskadiko Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala jokatu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Iker Vicente aizkolari nafarra nagusitu zen. 42 minutu eta 55 segundo behar izan zituen hamabi enborrak mozteko. Bigarren postuan Julen Alberdi azkoitiarra sailkatu zen, bi minutu eta 24 segundora. Hirugarren postuan Hodei Ezpeleta sailkatu zen, laugarrenean Eneko Otaño, bogarrenean Arkaitz Etxebeste eta seigarrenean Ibai Soroa.
Finaleko beste protagonista nagusia Anjel Arrospide izan zen. Leaburun jaio eta Zumarragan bizi den aizkolariak Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren omenaldia jaso zuen. Arrospidek sei txapel irabazi zituen jarraian, 1990etik 1995era. 1991ko finala Zumarragan jokatu zen.














