PSE-EEko kideek larrosak banatu dituzte azokan
Alderdi sozialistak Goierriko azoketan kanpaina egiten jarraitzen du. Larunbatean Zumarragan ekitaldia egitekoak ziren, baina Alfredo Perez Rubalcaba buruzagi ohiaren heriotza zela eta, bertan behera utzi zuten. Atzo Beasainen izan ziren PSE-EEren hautagaiak, eta beste horrenbeste egingo dute gaur, Ordizian.













