Bertso txapelketaren kanporaketa igandean, Legorretan
LEGORRETA // Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen faseko kanporaketa jokatuko dute Legorretan igandean, hilak 19, Herri Antzokian, 17:00etatik aurrera. Sei izango dira bertsotan arituko direnak: Manex Mujika, Aitor Urbieta, Imanol Lizarazu, Ander Goikoetxea, Aimar Sorazu eta Jon Otegi. Aurkezle lanak egiten Eresti Oiarbide egongo da.













