Herritarren ongizatea da helburua
Herritarren ongizatea izan zuten hizpide Elkarrekin Podemos – Ordizia Orainek antolatutako ekitaldian. Zerbitzu publikoen eta herritarren mugimenduak duen garrantziaz aritu ziren, besteak beste. Herritarrek maiatzaren 26an egingo diren hiru hauteskundeetan aurkeztuko diren hainbat hautagai izan ziren bertan. Ordizia Oraineko alkategaia den Mila Sukia, Elkarrekin Podemoseko Batzar Nagusietarako hautagaiak Maria Valiente eta Carmen Salido, Rafael Mayoral Podemosen diputatua eta Ana Gonzalez Europako hauteskundeetarako Podemosen hautagaia izan ziren.













