Dantza, Ordiziako asteburuaren ardatzean
Dantzaren inguruko hamaika ekitaldi antolatu dituzte asteburuan Ordizian. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur. Bertan izan dira, besteak beste, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai taldeak.
Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Ordizian. Euria zela medio, dantzariek ez dute herriko kaleetan barrena desfilea egin. Hala ere, dantza erakustaldi politak egin dituzte Ordiziako frontoian. Hainbat talde bildu dira bertan: Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta, Gabiriako Goruntz, Legorretako Irrintzi Alai, Gasteizko Adurtza, Idiazabalgo Axari, Beasaingo Aurtzaka, eta Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta. Arratsaldean, bestalde, dantzan eta kantuan aritu dira Kiliklonen Porrusalda erromerian.
Igandeaz gain, larunbata eta ostirala ere ekitaldiz josi dituzte Ordizian. Ostiralean haurren emanaldia antolatu zuten; larunbatean, ordea, Ordiziako zortzikoa egin zuten. Aurtzaka Dantza Taldeko kideak lagun izan zituzten. Gau inguruan, azkenik, Ein GO taldeak giroturiko erromeria egin zuten.