Iker Irribarria, bigarren txapela lortzeko lehiara
Danel Elezkanoren aurkako finalerdia 12-22 irabazi ostean, bi aste barru arituko da Irribarria 2016ko aurkari berarekin buruz buruko txapela lortzeko lehian.
Buruz buruzko txapelketako finalean arituko da Iker Irribarria aramarra. Danel Elezkanoren aurka finalerdia 12-22 irabazi ostean, buruz buruko txapelketako finalerako giltza lortu du Irribarriak. Hori horrela, Mikel Urrutikoetxearen aurka egin beharko du lehia finalean Irribarriak. 17:30ean hasi da partidua Eibarko Astelena pilotalekuan.
Lehenengo bi puntuak Elezkanok egin ditu. Hala ere, Irribarria segituan piztu da, eta hasierako bi puntuei buelta eman die: hortik aurrera, partidua eta aurkaria, biak, menperatu ditu. Bi aste barru ekingo dio Irribarriak txapela lortzeko lehiari, 2016ko aurkari berarekin.