EH Bilduko hautagaiak Goierri Eskolan
Juan Karlos Izagirre EH Bilduren diputatugai nagusia eta Goierriko hainbat herritako alkategaiak Goierri Eskolan izan dira aste honetan. Izagirreren hitzetan, «guztiz estrategikoak» dira horrelako zentroak, «eskualdeari lehen mailako formazioa» eskaintzeaz gain, «enpresen eta langileen beharrei» erantzuten dielako. Lanbide heziketa zentroak eta eskualdeetako garapen agentziak indartzearen alde agertu da «lurralde orekaren motorra» izan daitezen, eta 40 milioi euroko funtsa agindu du eskualdeentzat.













