Udako aisia eta kirol ikastaroen izen-ematea aste honetan da Lazkaon
Lazkaon udako kirol eta aisia jardueretako izena maiatzaren 26ra arte eman liteke, kiroldegian. Aisia zerbitzua ekainaren 24tik uztailaren 24ra da, 2007 eta 2015 artean jaiotakoentzat. 180rentzat lekua dago. 10:00-13:00 ordutegia 71,75 euro da, eta 09:00-13:00koa 95,70 euro.
Udaleku horretarako begiraleak kontratatzeko deia ere egin du ikastolak. Curriculuma maiatzaren 31rako bidali behar da (umurgia@sanbenito.ikastola. net). Begiraleen titulua, EGAkoa eta DBHkoa behar dira.
Kirol ikastaroak ekainaren 24tik uztailaren 19ra dira.













