Gipuzkoako bertso eskolen festa etzi Lazkaon izango da
LAZKAO // Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna Lazkaon ospatuko da, igandean. Bertso eskoletan aritzen diren 14 urte arteko neska-mutikoak elkartuko dira. Goizean, Lazkao Txikiz jardungo dira, eta arratsaldean tailerrak dituzte: antzerkia, bertso musikatuak, bat-bateko bertsogintza eta oholtza dekorazioa. Egun osoko txartela 20 euro da.













